Kaxkabeltza elkarteak lau asteburutan seina gosari zozketatuko ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 19a, 07:39
Kaxkabeltzako dendetan erosiz, bi lagunendako gosaria irabaz daiteke

Uztailaren 13 eta 14an zozketatu zituen lehenak eta datozen hiru asteburuetan beste seina zozketatuko ditu

Leitzako merkatari, ostalari eta zerbitzuek osatzen duten Kaxkabeltza elkarteak ostiraletan eta larunbatetan erosketak herrian (Kaxkabeltzako dendetan) egiten dituzten bezeroen artean gosariak zozketatuko dituzte. Uztailaren 13 eta 14an abiatu zuten zozketa, bi lagunentzako bi gosari zozketatuz.

 

Uztailaren 20 eta 21ean; 27an eta 28an eta abuztuaren 3an eta 4an izanen dira hurrengo zozketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun