Izaera teknikoa daukaten dokumentuak dira eta beraien helburua planeamenduaren ikuspegitik, paisaiaren kudeaketa eta antolaketarako tresna bezala erabiltzea da.
Lan honen barnean, Paisaiaren Ikuspegi Soziala lortzeko prozesu paraleloa aurrera eramaten ari gara. Prozesu honen atala bezala parte-hartze foro bat antolatzen ari dira, aukeratutako hainbat eragile eta herritarren artean egiteko. «Zure ekarpenak garrantzitsuak eta beharrezkoak direla deritzogunez, asko eskertuko genizuke foro honetara etortzerik bazenu», adierazi dute.
Mahai tekniko hau Lekunberrin garatuko da uztailaren 24an, asteartean, 11:00etatik 14:00etara Plazaola Partzuergo Turistikoan.
Saioa egoki antolatzeko, asistentziaren berrespena erraztea eskertuko lukete, parte-hartze foroa antolatzeaz arduratzen den Sigmatec-Basoinsa enpresari, hurrengo posta elektronikoko helbidearen bidez alertxundi@basoinsa.com edo 696425226 (Angel Lertxundi) telefono zenbakira deituz.