Hala, bekaren helburua XX.mendearen bigarren erditik egunera bitarte Goizueta eta Aranon parte-hartze arloan egin duten lanaren oroimena berreskuratu eta berdintasunaren alde egin dutenei aitortza berezia egitea da.
Nondik norakoak
Ikerlana euskara ez-sexista erabiliz idatzi beharko da (60-200 orrialdetan), eta, besteak beste, ondorengo langaiak bildu beharko ditu: emakumeek eremu publikoan izan duten papera; ohituren transmisio eta bilakaeran jokatu duten papera; egitekoen eta generoen arteko harremanen bilakaera; parte-hartzea herrigintzan; eta parte-hartzea lan produktiboan. Bekaren irabazleak 4.200 euro jasoko ditu eta bost hilabeteko iraupena izanen du bekak (bi hilabeteko luzapena egiteko aukera izanen da).
Baldintzak
Adinez nagusia den eta euskarazko C1a (EGA edo baliokidea) duen edonork eskatu ahal izango du. Gehienez hiru pertsonez osatutako taldeak onartuko dira, eta halakoetan, baldintzak guztiek bete beharko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea deialdia agitaratzen den unetik 15 egunekoa izango da.