Leitzako osasun etxean pediatrarik gabe daude

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 11a, 11:04

Leitzako osasun etxean ez dute ordezko pediatrarik. Horren faltan erizaina ari da pediatrari dagozkion lanak egiten. Leitzarrek ez ezik, goizuetarrek, aranoarrek eta aresoarrek ere zerbitzua bertan jasotzen zutela aintzat harturik, Leitzaldeko herritarrek egoera salatu nahi izan dute.

Goizuetan eta Aranon sinadurak biltzen ari dira, «oinarrizko pediatria zerbitzua, astean behinekoa, eskatuz». Areson ere hasi dira. Leitzan bilerak egin dituzte. Orain arteko pediatrak Irurtzungo plaza hartu du eta hilabete batzuetan zerbitzua eskaini du, bere borondatez (Irurtzunen goizez eta Leitzan arratsaldez). Eta abuztuan ere, egun batzuetan joatekoa da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun