Besteak beste, Udalak konpromisoa hartu zuen bere politiketan sexu-aniztasun eta genero-identitate ikuspegia sartzeko eta zehazki, «diskriminazioaren prebentziorako eta identitate eta praktika sexu-afektibo ez heteroarautzaileak, askotarikoak eta askatasunean egindakoak garatzeko ekintzak barnean hartzen dituzten hezkuntza feministrako programak martxan jartzea, beharrezko baliabideak bermatuz». Eraberean, laguntza eskainiko die diskriminazioa jasaten duten LGTBI+ pertsona guztiei, eta bereziki beren sexu, arraza, jatorri, egoera administratibo eta abarrengatik kalteberatasun handiagoko egoeran dauden pertsonei.
Bere eskumenen esparruan, Udalak beste leku batzuetatik iristen diren eta beren sexu orientazioaren eta/edo genero-identitatearen ondorioz jazarpena jasaten dutela adierazten duten pertsona guztientzako arreta osoa ere eskainiko du.
LGTB+ adineko pertsonen arreta egokirako zerbitzuak sustatzeaz gain, mugimendu horretakin eta feministekin etengabeko komunikazio- eta lankidetza-kabalak mantenduko ditu eta ekimen bateratuak martxan jartzeko baliabideak erraztuko ditu.