Pesta Batzordeak hiru hautagai jarri zituen: Villabonako Talogileak (30 urtez Kultur Aroan auzolanean ibili direnak); Gabriel Saralegi (herri-kirolzale eta bultzatzailea) eta eskolako irakasle jubilatuak (hiru belaunaldi hezten ibili direnak). Guztira 379 herritarrek eman dute bozka eta horietatik 130 Gabriel Saralegirentzat izan dira. Urte askotan herri-kirolak bultzatzen eta herriko ekimenetan, auzolanean, egin duen lana goraipatu nahi izan dituzte. Udalak bai herritarrak, bai eta beste bi hautagaiak ere, eskertu nahi izan dituzte.