Iparraldeko III. Karabana Kontakteroa Leitzatik abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 29a, 07:44
10 egunez dantza garaikidea eta Jam Session irekia uztartzen dituzten saioak izanen dira

Leitzatik abiatu eta Basaburua eta Valle de Tenan barna Ariege herriraino joanen da

EnesPIRal, AssoC.I.A eta Euskal Herriko Kontakt Inprobisazio Elkartearen eskutik, Ekaina agurtzeko Iparraldeko III. Karabana Kontakteroaren 1. etapa izanen dute Leitzan ostiralean eta larunbatean. Hilaren 29an hasita 10 egun… 10 jam… ibilbide bakarra goiburupean abiatuko da Leitzatik; eta Ariegen bukatuko da uztailaren 8an.

 

Gaur, 19:00etatik 23:00etara, kiroldegian, Kontakt Jam saioaz gozatzeko aukera izanen dute. Bihar, berriz, 12:00etatik 13:30era eta 19:00etatik 23:00etara (goizez plazan eta arratsaldez kiroldegian) bilduko dira. Saioak irekiak eta doakoak dira, eta antolatzailek parte hartzeko deia luzatu nahi izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun