Egitaraua
Ostiraleko mezak, 17:00etan, iragarriko ditu pestak. Mezondoan merienda eskainiko dute. 18:00etan herritarrak etxez etxe eskean ibiliko dira eta 21:30ean Pake Toki elkartean egingo duten lagun arteko afariarekin borobilduko dute eguna.
Biharamunean, 09:00etan bilduko dira eta egun osorako indarra hartzeko bapo gosalduko dute. 10:00etan eskean abiatuko dira.
Arratsaldean, berriz, 17:30ean, herri-kirolak jokatuko dituzte eta 19:00etan sagardo dastaketa egingo dute. Pestak borobiltzeko 21:30ean herri afaria (menua: entsalada, oilaskoa patatekin, mousea, kafea eta pastak) izanen dute, plazako karrapen. Afalondoan kantu eta dantzarako tartea izango dute, Basajaun erromeria taldearen eskutik.
Nahi duenak pestan jarraitzeko aukera izango du, pestak indarrak bukatu arte iraunen du eta.