Larunbat goizean, Jakoba Errekondoren eskutik, Leitzako baratzetako ondarea balioesteko helburuz, baratzeetan barna ibili ziren herritarrak. Aholkuz eta jakingarriz betetako ibilaldia egin zuten. Besteak beste, sasoian sasoiko produktuen sustapenaz eta praktika onez hitz egiteko tartea izan zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.