Tolosako lau eta erdiko txapelketa irabazi du Iker Salaberria goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 26a, 07:17
Iker Salaberriagoizuetarra erdian, jubenil eta kadete mailan txapeldun suertatu ziren Egiguren eta Igoaren artean.

San Joan eguneko finalean 17-22 irabazi zion Zubiriari

Tolosako San Joanetako lau eta erdiko pilota txapelketako elite mailako txapeldun suertatu da Iker Salaberria goizuetarra. Ekainaren 24an jokatutako finalean 17-22 irabazi zion Berrobiko Zubiriari, 38 minutuko iraupena eta 214 pilotakada izan zituen partidan.

 

Jubenil mailan, Azpeitiko Julen Egigurenek 15-22 irabazi zion Arrasateko Ander Muruari eta kadete mailan, Kadete mailan, Igoak 15-22 irabazi zion Larrazabal-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun