Kontsultategia handitzeko eta zaharberritzeko obrak egin behar izan dira. Ekainaren 18an, astelehenean, Fernando Dominguez kontseilariak inauguratu zituen.
Zehazki, kontsultategiak 105 metro karratu ditu orain, eta instalazio gehiago ditu: medikuntzako kontsulta, erizaintzako kontsulta, errehabilitazioko eta fisioterapiako medikuaren kontsulta eta errehabilitazioko gimnasioa.
Diru-laguntza
Obrak egiteko, Nafarroako Gobernuak 300.459 euroko diru-laguntza eman du. Era berean, Osasunbideak -Nafarroako Osasun Zerbitzuak- 43.038 euroko inbertsioa egin du ekipamendu orokorra eta klinikoa jartzeko, batez ere errehabilitazioko aparatuak: hidrokolatorea, karbonozko bizikleta, ultragorrien lanpara, ultrasoinuen ekipoa, parafina berogailua, izozkailua, elektroestimulazioko ekipoa, korronte interferentzialen ekipoa, laser-modulua, bi esku-ohe hidrauliko eta bestelako materiala.
Bisitan, kontseilariarekin batera, Larraungo alkatea, Javier Barberena; Lekunberriko alkatea, Natalia Azcona; Lehen Arretako zuzendari kudeatzailea, Santos Induráin; ibarreko herrietako udal-ordezkariak; osasun-arloko profesionalak; eta obrak egin dituen enpresako ordezkariak bildu dira.
Kontsultategia
Kontsultategia handituta, osasun-zentroa honela banatu da: medikuntza orokorreko bi kontsulta, pediatriako kontsulta bat, erizaintzako bi kontsulta, errehabilitazioko eta fisioterapiako medikuaren kontsulta bat, errehabilitazio-gela bat, hartze eta administrazio eremua, itxarongelak, komunak eta biltegia eta officea.
Larraungo kontsultategia Irurtzungo osasuneko oinarrizko zonari esleitua da, eta, bertan, Lekunberriko eta Larraungo Ibarreko bizilagunak artatzen dira: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astiz, Azpirotz, Baraibar, Etxarri, Errazkin, Gorriti, Uitzi, Iribas, Madotz eta Oderitz.
Zentro horrek 2.351 osasun-txartel esleituta ditu, eta horietatik 572 pediatria-adinekoak dira. Zentroa handitu bitarte, 2 mediku orokor, pediatra bat, hiru erizain eta administrari bat egon dira.