Leitzulirako izen-ematea zabalik dago

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 24a, 09:50
Irailaren 29an eginen dute 42 kilometroko Leitzuliaren hirugarren edizioa

Irailaren 24a bitarte eman dezakete izena

Irailaren 29an, larunbatean, eginen dute Leitzuliaren hirugarren edizioa. Bizikletazaleak 42 kilometro luze eta 1.400 metroko desnibel positiboko ibilaldia egiteko 09:00etan abiatzea aurreikusi dute. 

 

Izen-ematea zabalik
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea eta www.kirolprobak.com web orrialdean egin ahalko da, irailaren 24ra, aurreko astelehenera, bitarte. Parte hartzeko, federatuek, joan den urtean bezala, 15 euro eta ez federatuek, berriz, 18 ordaindu beharko dituzte. Antolatzaileek egunean bertan izena emateko aukerarik ez dela egonen jakinarazi nahi izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun