Hasiera batean hogei bat lagun elkartzen ziren Linu Putzu elkartean. Gaur egun sei bat biltzen dira ostirale arratsaldetan: Arantza Grajirena, Begoña Olano, Pili Ezkurdia, Txaro Gordobil, Maritxu Goñi eta Andone Salbarredi.
Hogei urte bete ditu herriko Linu Putzu elkarteak
Leitzako Kultur Aroaren baitan Ehoziri Topaketa antolatu zuen igandean Linu Putzu elkarteak. Ehoziri lanetan aritzen diren 80 bat eskulangile bildu ziren, Altsasu, Andoain, Ibarra, Iruñea, Tafalla, Zizur, irurtzun, Burlata, Logroño eta herrikoen artean. Hain zuzen, aurten hogei urte bete ditu Linu Putzu elkarteak eta ehoziri lanetan irakasle izan zuten Gloria Irurtia omendu zuten.
Hasiera batean hogei bat lagun elkartzen ziren Linu Putzu elkartean. Gaur egun sei bat biltzen dira ostirale arratsaldetan: Arantza Grajirena, Begoña Olano, Pili Ezkurdia, Txaro Gordobil, Maritxu Goñi eta Andone Salbarredi.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.