150 euroko saria jaso dute irabazleek herriko komertzioetan gastatzeko
Eguraldiak loreak edertzen askorik lagundu ez badu ere, Joxenton Apezetxea eta Arantxa Ansa bizi diren Haitzalde etxea izan da Goizuetan lñlehen aldiz egin duten Udakolore balkoi lehiaketako epaimahaikideek hobekien baloratu duten etxea. Balkoi eta lehioen edertasunaz gain, etxearen aurrekaldearen itxura eta zainketa, apainketaren originaltasuna eta loreen konposizioa hartu dituzte kontuan balorazioa egiterako garaian epaimahaikideek. Irabazleek, 150 euroko saria jaso dute herriko komertzioetan gastatzeko. Hiru hilabeteko epea izango dute horretarako.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.