Plazaolako Natur Bideko maratoia eta maratoi erdia irailaren 16an eginen dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 15a, 07:21
Plazaolako Bide Berdearen Maratoiaren eta Maratoi Erdiaren aurkezpena egin zuten ostegunean Lekunberriko geltokian.

Hirugarren aldiz eginen den Maratoia Lekunberritik eta hamabigarren edizioa beteko duen maratoi erdia Leitzatik abiatuko da 

Plazaolako trena ibili ohi zen parajeetan lasterka egiteko aukera izanen da irailaren 16an. Maratoia eta maratoi erdia antolatu ditu Kataluniako Diversport enpresak, Plazaola Turismo Partzuergoak bultzatu eta eskualdeko Udalen laguntzarekin. Proba hori sustatu eta babesten duten erakunde eta entitateak, Lekunberriko Plazaolako tren geltoki zaharrean elkartu ziren ekainaren 14an, ostegun eguerdian, aipaturiko III. Maratoiaren eta XII. Maratoi erdiaren aurkezpen ekitaldia egiteko.

 

Zehazkiago esanda ekitaldi horretan parte hartu dute, Idoia Perez (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burua), Natalia Azcona (Lekunberriko Alkatea eta Plazaolako Patzuergo Turistikoko Lehendakaria), Jon Zulueta (Andoaingo Udaleko Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteriako zinegotzi delegatua), Javier Barberena (Larraungo Alkatea), Jon Ander Unanua (Kirolmank-eko gerentea), Ainhoa Amundarain (Donostialdea Turismo koordinatzailea), eta Gustavo Ortiz de Barrón (Plazaolako Partzuergo Turistikoko Gerentea).

Kirol proba horren sustatzaileak Plazaolako Partzuergo Turistikoa eta Andoain Udala ditugu. Bi proba horien antolaitzailea bestalde, Divesport (www.diversport.es) enpresa kataluniarra dugu, esperientzi handikoa eta “Maratón Vías Verdes (www.maratonviasverdes.com)” produktuaren sortzailea. Proiektu honi lotuta, gaur egun, beste 3 maratoi antolatzen ditu Bide Berde desberdinetan (Castellón, Girona eta Madrid). Proiektuak, 2015ean Europa mailako saria jaso zuen “ Kirol produktu turistiko gisa Bide Berdeetan” Namurren (Belgika).

 

42 eta 26 kilometro

Irailaren 16an, igandean, izango dugu hitzordua, bi probetan aurreko urtetako ibilbidea errepikatuko delarik. Hau da, Maratoia Lekunberritik abiatuko da eta 42 kmren ostean Andoainen amaituko da, Erdi Maratoia aldiz, Leitzatik ere irtengo, zertxobait luzatuz distantzia 26 kmra denera, Andoaingo plazara iristeko.

Ibilbidearen berezitasunari esker gure Bide Berdea estatu mailan berdingabea bihurtzen da. Paisaiaren edertasuna eta ikusgarritasunak, inguruko herrien xarma, zeharkatzen diren haibesteko tunelak eta parte hartzaileek jasotzen duten bertako herritar eta bisitaien animoengatik, horiek guztiagatik, hain berezia da kirol proba hori. Arlo teknikoari dagokionez antolatzaileek ondorengo gomendio nagusiak ematen dituzte:

•• Ibilbidea lineala eta beherantzakoa da.

• Asfaltoko zapatilak eramatea gomendatzen da (bide-zorua lur konpaktatukoa da, eta oso laua. Beraz, ez dira "trail"-eko zapatilak eraman behar) 

• Solido eta likidoen anoa-guneak izango dira, 5 kilometro bakoitzeko. 

• "Frontala" eraman behar da (tunel luzeenak argiztatuta badaude ere, frontala eramatea komenigarria da)

• Probetarako Larrialdi-Plana dago.

Iaz 659 partehartzaile izan ziren bi probetan eta, aurten, proba hau kirol-egutegian sendotzeko helburuarekin batera, inskripzioen kopurua igotzea espero dugu. Inskripzioak www.maratonviasverdes.com web gunean egin behar dira.

 

Jarduera programa anitza astebururako

Iaz, partehartzaileen %35a Nafarroa eta Gipuzkoatik urrun dauden beste autonomia-erkidegoetatik etorri ziren. Eta atzerritik ere, gehienak Frantziatik, %9koa izan zen partehartzailea. Horrek, dudarik gabe, egonaldi luzeagoak ekartzen ditu, gutxienez egun batekoak eta, askotan, asteburu osokoak. Gainera, askotan, partehartzaileak ez dira bakarrik etortzen, sarritan familia, laguna, etabarrekin egiten baitute.

Horrela, kirol proba honek erabat betetzen ditu bultzatzaile eta laguntzaileon helburuak, hau da, kirola sustatzeaz gain, zonaldea promozionatzen laguntzen du, zonaldeko turismoa sustatzen du eta, oro har, bertako zerbitzu eta ekomoniaren kontsumoa eragiten du ere. Horregatik, aurtengo ediziorako, hainbat ekitaldi osagarri antolatu ditugu, bi proben asteburu horretan bisitarien egonaldia ahalik eta atseginena eta erakargarriena izan dadin Plazaolako Natur bideak lotzen dituen Nafarroa eta Gipuzkoa lurralde hauetan.

Gainetik esanda, asteburu horretarako antolatutako ekitaldiak ondorengoak dira: 

•• Plazaolako I Artisau Azoka: mugako bi aldetako lurraldeak lotzen dituen Plazaola Natur Bidea aitzakitzat hartuta, bi zonaldeko artisau eta ekoizleak bilduko dira azoka honetan. Aurten Gipuzkoan izango da (Andoainen), eta datorren urtean Nafarroan (erabakitzeke non); eta horrela izanda, urtero txandakatuko dira bi lurraldeak. Irailaren 15ean izango da, Andoaingo Goikoplazan. 

Bisita gidatuak Aralar mendizerran: Bisita gidatuak Aralar mendizerran eta inguruan esanguratsuentariko bi diren tokitan: Larraun ibaiaren iturburua (Iribas-en) eta Saien Balkoia (Irurtzun-en). Irailaren 15ean

3x1 Bisita: Lurraren bihotzetik izarretara” programaren 2. edizioa. Bisita gidatuak Mendukilo kobazuloetara, San Miguel de Aralar-reko santutegira eta behaketa astronomikoa Aralarren Iruñeako Planetarium-en eskutik. Irailaren 15ean, larunbata, arrats-gauean.

Talo Eguna: festa egun honek 14 edizio beteko ditu aurten. Dastamenak, txapelketak, erakusketak, erakustaldiak, artisauak etabar bilduko dira festa honetan, non, pasa den urteko arrakasta ikusita, berriro Irrintzi txalpelketa antolatuko den. Irailaren 16an egun osoan zehar 

Abere azoka: Irurtzungo abere azokaren edizio berria dugu (6. Edizioa). Ekitaldi anitzeko programa, batez ere goizean zehar. Bertan zonaldeko abererik onenak eta artisau zein eikoizleen produkturik onenak ikusgai eta salgai. Irailaren 16an, goizean zehar.

Ekitaldi hauen inguruan, unean uneko informazio zehatza zabalduko da turistek eta Plazaolara hurbildu nahi duten guziek asteguru horretan disfrutatu ditzaten.

Probak Nafarroako Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Basquetour- Eusko jaurlaritza, Andoain, Leitza, lekunberri eta Larraungo udalak, Araitz Kirol Mankomunitatea, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberri KIROLMANKen babesa du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun