Alberto Lakosta Etxauriko aizkolaria izan zen, eta 2000. urtean hil zen.
Etxarrin zuten ohitura zahar bat berreskuratu zen bere omenez. Izan ere harri horrekin apustuak egiten ziren eta hainbat botila ardo jokatzen zituzten. Hain justu ere 2000an jokatu zen lehen aldikoz txapelketa..
Errekorra Aimar Irigoienek dauka (17 jasoaldi). 2012an Izeta II.ak egindako marka bi altxalditan hobetu zuen. 2009az geroztik ezin da erretxina erabili eta ezta bertzelako eransgarririk ere.
Saioari ekin aurretik, harri-jasotzaile bakoitzak eskuak garbitu beharko ditu. Berdinketarik balego, harri-jasotzailerik arinenak hartuko luke aurreko postua.