Egun osoko egitaraua prestatu dute, guztien gozamenerako. 10:00etako mezarekin hasiko dute eguna. Ondotik, herri kirolak, proba bereziak (nahi duenak parte hartu ahal izango du) eta haurrentzako jokoak izanen dituzte. 14:00etan mahaiaren bueltan bilduko dira. Bazkarirako txartelak egunean bertan Basa-Kabin salgai izango dira. 17:00etan XXXIV. mus txapelketa (10 euro) izanen dute eta ordubeteren buruan dantzaldia hasiko da. 19:30ean Txintxurrin txapelketa eta segidan zozketak (momentuan aurkeztu behar da zozketa-txartela) izanen dituzte. Eguna txokolate beroa dastatuz bukatuko dute. Trikitilariek ez dute hutsik eginen, bazterrak mugiarazten ibiliko dira.