80 eskulangile espero dituzte 11:00etatik 14:00etara
Maiatzaren 4an abiatu zen Leitzako Kultur Aroa ekainaren 17ko Ehoziri Topaketarekin bukatuko da. Igandean 11:00etatik 14:00etara bilduko dira plazan ehoziri lanetan aritzen diren eskulangileak. Altsasu, Andoain, Ibarra, Iruñea, Tafalla, Logroño eta herrikoen artean 80 ehoziri eskulangile inguru bilduko direla aurreikusi dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.