Iker Salaberria goizuetarrak irabazi du Biharko Izarrak pilota txapelketa

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 11a, 12:05

Iker Salaberria eta Aranguren txapeldun, Biharko Izarrak txapelketan.

Arangurenekin bikote eginez, 22-21 irabazi zien Zabala eta Alduntzin-i ekainaren 8an Mallabian jokatutako finalean 

Iker Salaberria goizuetarrak eta Aginagako Aitor Arangurenek irabazi dute Mallabiako Biharko Izarrak txapelketa. Ekainaren 8an jokatutako finalean 22-21 irabazi zieten Javier Zabala errioxarrari eta Aitor Alduntzin-i. Aurretik lau t’erdiko finala jokatu zuten eta Julen Egigurenek 22-13 irabazi zion Ander Ruiz de Larramendiri. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun