Leitzako Udal Igerilekuko denboraldia ekainaren 16an hasiko da

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 12a, 07:00
Larunbatean irekiko da eta irailaren 16ra bitarte egonen da zabalik

Bonoak ostiralera bitarte daude salgai eta ikastaroetan ekainaren 24ra arte eman daiteke izena

Igerilekuak irekitzeko eguzkia baino ez da falta. Ekainaren 16an, larunbatean, irekiko dute eta hiru hilabetez egonen da zabalik. Bonoak salgai daude eta ostiralera bitarte eros daitezke Anikote kiroldegiko harreran. Igeriketa ikastaroetan, berriz, ekainaren 24ra arte eman daiteke izena.

 

Bonoei, sarrerei eta ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi dutenek @AnikoteLeitza Twiterrean eskura dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun