Neguan Leitza eta Areson gertatutako argindar arazoen inguruko arazoen harira, Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartetik herritarrek dituzten eskubideez hitz egiteko eta kalteordainak jasotzeko aukera legalen inguruko informazioa helarazteko bilera deia egin dute.
Ekainaren 18an, astelehenean, 19:00etan bilduko dira, Leitzako udaletxeko Batzar Aretoan eta Maider Lazcano, Leitzko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoko arduradunak, eta Jose Luis Sanjurjo, Irache Kontsumitzaileen Elkarteko Bulego Laguntzaileko abokatua, izanen dira hizlariak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.