Horrela, elkartearen oinarri nagusiak, kultur arloko ekintzak bultzatzea, auzolana sustatu eta herriak dituen beharrak identifikatu eta asetzen saiatzea izango dira. Jalki izena adostu zuten lehen batzar honetan. Aranon, jalki, haziak astintzen diren moduan, herria jalkitzen jarraitzea da kultur elkartearen asmo nagusia.Jada ekimen asko ekarri dira mahai gainera eta hauek gutxinaka hasiko dira lantzen. Dagoeneko Guifinet sarea Suro auzora iritsi da, eta epe ertainean, Surotik herri osora zabaltzeko asmotan dabiltza. Bestetik, ekainaren 13tik hasita uztailaren 25era bitarte, asteazkenero, Maisuenean, 19:00etatik 21:00etara buruhandiak egiteko tailerrak antolatu dituzte.