Giro eguzkitsu bikaina izan zuten zeharkaldiak iraun zuen bitartean. Irabazlerik ez zen izan, proba ez baita lehiakorra. Bestalde, kanpinetik goraipatzen dute, «aurten ere, eta beste urtetan bexalaxe, herriko jende askok lagundu digula, Goizuetarren laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuke zeharkaldi hau antolatzea. Herriko suhiltzaileak ere zeharkaldi osoan egon ziren zerbait gertatuko balitz ere».