Sailkapena
SAILKAPENA Absolutuen kategorian |
IZEN-ABIZENAK |
NONGOA |
DENBORA |
GIZONEZKOAK |
|||
1. |
Raul Macarro Torres |
Bilbo |
6:59:52 |
2. |
Igor Amantegi Altura |
Andoain |
7:01:12 |
3. |
Iker Karrera |
Amezketa |
7:06:13 |
EMAKUMEZKOAK |
|||
1. |
Izaskun Zubizarreta Gerendiain |
Oiartzun |
8:32:58 |
2. |
Uxoa Irigoien Odriozola |
Getaria |
8:36:51 |
3. |
Silvia Trigueros Garrote |
Abadiño |
8:45:35 |
Bailarako lehendabiziko lasterkalariak Leitzako Iban Bengoetxea Cousillas (sailkapeneko 20.postuan) eta Leire Baraibar Garmendia (sailkapen orokorrean 45.a) izan dira, 08:08:35 eta 08:49:14ko denbora behar izan dutelarik.
Ibilbidea
Mendi Erronka Leitzako plazan hasi eta bertan bukatu da, 67 kilometroko ibilbidea osatu ondoren. Leitza –Pagozelai –Gaintza –Irumugarrieta -Unagako Putzua – Putzuzar -Iribaseko iturburua –Lekunberri –Iontza –Idiazabal -Jaundegiko borda gurutzatu dituzte, berriz ere Leitzara itzultzeko. Bidean bost kontrol gune igaro eta tartean jan-edanerako bederatzi anoa gune izan dituzte indarrak hartzeko. 7.200 metroko gainbehera du proba honek eta tartean Kilometro Bertikala ere igaro behar izan dute Irumugarrietako igoeran, 3.600 metroko gainbehera positiboari aurre eginez. Irumugarrieta da hain zuzen ibilbideko punturik altuena 1.431 metrorekin eta Arribe baxuena 222 metrorekin.
Omenaldia
Mendi lasterketari ekin aurretik, Euskal Herria Mendi Erronkako antolatzaileek omenaldia eskaini diote Joan Mari Torrealdai euskaltzaleari. Garaikurra eman diote eta Leitzako Aurrera dantza taldekoek aurreskua dantzatu diote, 617 partehartzaileen aurrean. Torrealdaik ederki asko ordezkatzen du euskarak eta euskaldun nahiz euskaltzaleek hizkuntza bizirik eusteko egin duten ahalegina, eta azken hamarkadetako ibilbidea. Omenaldi honen bitartez, Joan Mari Torrealdairen bi zaletasunik handienek bat egiten dute bete-betean, mendia eta euskara. Horrekin batera Euskal Herria Mendi Erronkak, bere VI. Edizioan, erabaki du Torrealdairen ibilbide eta konpromiso erraldoi eta paregabeko horrek merezi duela aitortza eta esker ona.
Laguntzaileak
Antolatzaileek laguntzaile guztien borondatea eskertu nahi izan dute, guztia behar bezala prestatzeko "ezinbestekoa izan da beraien laguntza". 450 boluntariok, bertakoek zein eskualdeko herritarrek, bat egin dute lasterketa honen antolakuntzan, eta guztiak aritu ziren lanean, larunbatean egun osoan eta aurreko egunetan.