Astearte goizeko 11:30ean Udaletxeko batzar aretora egingo den bilerara deituak daude artzainak
Mendialdea Mankomunitateak antolatuta, ekainaren 5ean, asteartean 11:30ean eskualdeko artzainen artilea kudeatzeko proposamena aurkezteko bilera izanen dute Leitzako udaletxeko batzar aretoan. Ekainaren 6an, asteazkenean, 11:30ean, berriz, Larraungo Udaletxeko batzar aretoan eginen dute. Mankomunitateak eskualdeko artzain guztiei bilera batera nahiz bestera joateko deia egin nahi izan die.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.