Oinarriak
Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan, estilo eta teknika librean, aurkez ditzake. Gutxienez, A3 tamaina izan beharko dute. Era berean egiletzaren ordez izengoiti edo izenburu baten bidez izendatuko dira lanak (egilearen izen-abizenak gutunazal itxi batean aurkeztuz). 16 urtetik beherakoen lanek "Plazaola - Leitzako aldizkaria - 40.zenbakia" testua beharko dute; 16tik gorakoek "Leitza 2018 - Tiburtzio Donearen Pestak - 40.zenbakia".
Testuak
Azalak ez ezik, testuak prestatzen hasteko garaia ere iritsi denez Aurrera Kultur Elkarteak sormen lanak beren emailera bidaltzeko deia egin dute (aurrerake@hotmail.com). Horrela bada, herritarrei burutazioak, kezkak, istorioak, txisteak, aldarrikapenak, olerkiak, eskertzak, ateraldiak, bertsoak edota bestelako sormen lanak bidaltzeko deia ere luzatu diete. Testuak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a, larunbata, izango da.