Goizuetako ikastetxeak ez ezik, Iruñeko IES Basokok eta Teresianas eskolak, Paz de Ziganda ikastolak, Zizur Nagusiko Miravallesek eta Tuterako IES Valle del Ebrok ere jaso dute saria. Besteak beste, homofobia, erlijioa, desgaitasuna, natura eta sare sozialak izan dira ikasleek landutako gaiak. Guztira 18 eskoletako 108 taldek (432 ikasle eta 26 irakaslek eman zuten izena, eta horietatik 15 zentrok bidali zituzten beraien lanak.