Juantxo Apezetxea pilotari ohi ezagunak, bi aldiz munduko txapelduna izanak, hamairu urteko semearekin, Beñat Apezetzearekin, osatu zuen bikotea. Aita-semeak final erdietan ibili ziren.
Goizuetan pilota gozoarekin jokatu zen binakako txapelketak arrakasta handia izan du. Laugarren edizio horretan zortzi bikotek parte hartu zuten eta irabazleak pilotari ohia den Jon Apezetxea eta Aitor Apezetxea izan ziren. Finaleko lau jokalariak apezetxearrak izan ziren. Zehazki, Ander eta Jon Apezetxea hartu behar izan zituzten mendean.
Juantxo Apezetxea pilotari ohi ezagunak, bi aldiz munduko txapelduna izanak, hamairu urteko semearekin, Beñat Apezetzearekin, osatu zuen bikotea. Aita-semeak final erdietan ibili ziren.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.