Izen-ematea, maiatzaren 24tik 30era bitarte dago zabalik, kiroldegian. Zehazki, maiatzaren 24an eta 25ean dagoeneko beste jardueretan apuntatuta daudenek; 26an, 27an eta 28an apuntatuta ez egonagatik, kiroldegiko bazkide direnek eta 29an eta 30ean bazkide ez direnek eman ahalko dute izena. Ikastaroen prezioak, batetik bestera eta bazkide izan edo ez izan, aldakorrak dira.