Binakako hirugarren pilota txapelketa azkarra jokatuko dute larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 23a, 14:13

Izen-ematea irekita dago eta txapelketa hasi bitarte herriko tabernan edo elkartean bertan apunta daiteke, bikoteko hamar euro ordainduta. 

Pilota gozoekin jokatuko duten txapelketa izanen da eta 16:00etan hasiko da. Arratsalde horretan berean bukatuko da. Txapelketa irabazten dutenek janari eta edariz osatutako sorta ederrak jasoko dituzte saritzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun