Eguerdian bederatzi eta hamasei urtekoek herri kirol erakustaldia eskaini zuten eta goiz osoan, herriko gaztetxoak joko tradizionaletan, puzgarrietan eta eskaladan ibili ahal izan ziren. Arratsaldean, berriz, helduek hartu zuten lekukoa. Total Training eta Ciclo-Tonik erakustaldiak izan ziren ikusgai, hurrenez hurren.