Maiatzaren 12an eskaini zuten emanaldia San Francisco eskolan eta Arrano elkartean bazkaldu zuten
Joan den urtean hiriburukoek Goizuetara egindako bisita bueltatuz, Iruñean kantari izan dira Iruñeko Iruña abesbatza eta Goizuetako Umore Ona abesbatza maiatzaren 12an. Iruñeko koralak Jesus Mari Beltza izan zuen zuzendari eta Goizuetakoak Eneko Amundarain. San Francisco eskolan eman zuten kontzertua eta gero Arrano elkartean izan zuten bazkaria. Argazkietan ageri denez, bere izenari ohore egin zioten Goizuetako koralekoek bazkalondoan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.