Tokiko Erakundeen mailan aurkeztutako bost proiektuetatik Udalaren Leitza Kontsumituz proiektua izan da saritua. Epaimahaikideek berrikuntza, tokiko eragileen parte-hartzea eta inplikazioa, lankidetza-sareak sortzea eta beste herrietara eramateko gaitasuna edota proiektuan erabilitako baliabideen eraginkortasuna nabarmendu dute.
Beste bi saritu
Leitza Kontsumituz parte-hartze prozesuarekin batera, Nafarroako Gobernuko departamentuei edota enpresa publikoei herritarren parte-hartzeari dagokion sari publikoa Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planaren parte-hartze prozesuak jaso du. Azkenik, EDER Kontsortzioaren Nafarroako Erriberako Espezializazio Adimentsuko Eskualdeko Estrategia Proiektua izan da toki-mailako taldeetan, unibertsitateetan GKEetan eta elkargo profesionaletan parte hartzera zuzenduriko kategorian saritua.
Pello Pellejerok, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak; Itziar Ciak, Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Arretako Zerbitzuko zuzendariak; Juan Jesús Echaidek, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa; Iñaki Lavillak, Soziologoen eta Politologoen Elkargoko kideak; Jesus Olivak, NUPekoa; eta Javier Asin idazkariak osatu dute epaimahaia. Epaimahaiak aukeratutako sarituek saria egiaztatzen duen diploma jasoko dute eta proiektuok urte bukaeran eginen den aitorpen-jardunaldian aurkeztuko dira.