Ikas-mailaren araberako bi talde sortuko dituzte eta lau txanda eskainiko dituzte aukeran: ekainak 25-29, uztailak 2-6, 9-13 eta 16-20, zehazki. Maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitarte eman daiteke izena. 012 telefonora deituz datuak eman eta ordaindu beharrekoa adieraziko dute. Plazak mugatuak izaki, herritarrak lehenetsiko dira, eta izen-emate hurrenkerari erreparatuko zaio.