Curriculumak kiroldegian bertan edo kirolak@leitza.eus helbidera bidalita aurkeztu daitezke, maiatzaren 27a bitarte. Era berean, curriculumak aurkezterako momentuan zein lanpostutarako aurkezten den zehaztea komenigarria dela adierazi dute. Zehazki, zazpi lanpostu eskainiko ditu. Horietako bi harreran aritzeko, bat tabernako arduradun edo zerbitzari lanposturako, bi zerbitzari-sukaldari lanetarako, garbitzaile bat eta igeriketa monitore bat. Informazio gehiago nahi duenak 948 510719 telefonora deituz eskura dezake.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!