09:00etan bederatzi urtetik gorakoek mendi irteera edo BTT irteera izanen dituzte aukeran. Ondotik, 10:30ean, lau eta bederatzi urte bitartekoek joko eta jolasez gozatuko dute. 12:00etan bederatzi eta hamasei urtekoek herri kirol erakustaldia eskainiko dute eta goiz osoan, herriko gaztetxoak joko tradizionaletan, puzgarrietan eta eskaladan ibili ahalko dira.
Arratsaldean, berriz, helduek hartuko dute lekukoa. 16:30ean eta 17:00etan Total Training eta Ciclo-Tonik erakustaldiak izanen dira ikusgai, hurrenez hurren. 17:30ean, Gap-core eta Combat jarduerak izanen dira. Parte-hartzea irekia izanen da.