Hiru lan ildo
Mugikortasunari begira abiatuko dituzten neurriek hiru ildo dituzte: trafikoa, irisgarritasuna eta segurtasunari lotuak, alegia. Hala, herritarren ongizatea lortu nahi dute. Horretarako, trafikoari begira ohitura txarrak uzteko abisuak jarri, inguruko kaleak urbanizatu, espaloiak moldatu eta mugikortasun mugatua dutenak erosoago ibiltzeko moduan jarriko dituzte. Era berean, eskola inguruko arrisku egoerak «kezka handia» eragiten dienez, Nafarroako Gobernuarekin kudeatzen saiatu dira. Azkenean, eskola inguruko segurtasuna Udalak, bere kabuz, moldatuko du. Azken batean, herriko trafiko arazoak moldatzea, oinezkoentzako espazio faltari irtenbidea ematea, oztopo arkitektonikoak ezabatzea eta oinezkoen segurtasuna bermatzea izanen dute lehentasun. Horrekin, «EH Bilduren programan urrats bat aurreratuko dugu» diote.