Finalerako txartelaren bila Dimako Aitzol Atutxa II.a, Leitzako Jon Rekondo, Arantzako Donato Larretxea eta Azpeitiko Mikel Larrañaga lehiatuko dira. Hamarna enbor moztu beharko dituzte, bost modalitate ezberdinetan. Irabazleak ekainaren 3an Azpeitin jokatuko den finalerako txartela eskuratuko du eta bigarrenak, maiatzaren 19an Galdakaon jokatuko den errepeska finalerdian jokatuko du, bertze finalaurrekoan bigarren izaten denaren kontra.
Aizkolariez gain, Urrezko Binakako harrijasotze txapelketako saioa eskainiko dute Orioko Aimar Galarragak eta Urrestillako Xabier Aranburu ‘Guzta’k Leitzan.
Beste finalaurrekoa Berrizen
Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako veste finalaurrekoa Berrizen (Bizkaia) jokatuko dute maiatzaren 12an, 12:30ean. Otsagiko Iker Vicente, Mutrikuko Ugaitz Mugertza II.a, Zizurkilgo Joseba Otaegi eta Beizamako Eneko Otaño ariko dira. Harri-jasotzen, Aiako Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’ eta Ondarruko Inhar Urruzuno ariko dira.