Osasunako bi jokalariren bisita izanen dute maiatzaren 9an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 6a, 16:00
Bi kamiseta ofizial zozketatuko dituzte

Hitzaldia eskainiko dute, 18:00etan udaletxean

Heldu den asteazkenean, maiatzaren 9an, Osasuna futbol taldeko bi jokalariren bisita izanen dute Leitzako udaletxean. Bi jokalariok hitzaldia eskainiko dute, 18:00etan. Udalak herri guztiari hitzaldira joateko gonbidapena luzatu dio. 

 

Era berean, osasunako bi kamiseta ofizialen zozketa eginen dute. Zozketan parte hartzeko Lacturale esne edo Lactujogurt kaxak eraman beharko dira. Sei kaxako zozketa-txartel bat emanen zaie. Beraz, zenbat eta kaxa gehiago eraman, kamiseta irabazteko aukera gehiago izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun