Nafarroako gazteen bertso eskolen eguna izango dute maiatzaren 6an, Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 4a, 07:48
Joan den urtean Irurtzunen elkartu ziren; aurten, berriz, Leitzan dute hitzordua
11:30ean bilduko dira zinema zaharrean
Nafarroako gazteen bertso eskolen urteroko hitzordurako prest daude gaztetxoak.  Bederatzi eta hamabost urte bitarteko 110 ikaslek gorriz markatuta dute igandean, maiatzaren 6an, Leitzan duten topaketa. Bertso eskolako ikasleentzat egun berezia izanen da, klaseko jarduna osatzeko, elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko bide emanen baitie.

Iruñea, Barañain, Atarrabia, Orkoien, Baztan/Bidasoa, Leitzaldea, Larraun eta Sakanako bertso eskoletako ikasleak dira parte hartuko duten gaztetxoak.

11:30ean izango da hitzordua Leitzako zinema zaharrean, eta orduan emango diote ikasleek hasiera egitarauari. Hasteko, elkar ezagutzeko jolasak eginen dituzte; ondoren, gaztetxoen bertso saioa eta Bertsopaperen Lehiaketako sari emate ekitaldia izango dira eta bazkaldu eta gero, Peru Harrira bisita gidatua izango dute. Arratsaldeko 17:00etan hartuko dute gaztetxoek etxerako bidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun