Maiatzak 4, ostirala
Ostiral ilunabarreko bertso-saioarekin hasiko dira fiestak. Aldi honetan, Agin Laburu eta Eli Pagola gonbidatu dituzte eta 20:00etan beraien txanda izanen da. Gauean, berriz, 22:30ean, dagoeneko ohikoa bihurtu den mus txapelketa jokatuko dute Zubiondo tabernan.
Maiatzak 5, larunbata
Larunbatean jarraituko du auzoko jai-giroak. 11:00etan haur eta gaztetxoen krosa eginen dute, eta 12:00etan botako dute fiestei hasiera ofiziala emanen dien txupinazoa. Ondotik, dragoia aterako dute eta trikitilariak ere kale bazterrak alaitzen ibiliko dira. 13:00etan sokatiran ariko dira herritarrak eta 14:30ean herri bazkaria eginen dute. Txartelak Amaiarenean salgai daudela jakinarazi dute antolatzaileek. 18:00etan Papo kubatarrak ikuskizuna eskainiko du eta ondotik, dantzaldia izanen da Irati eta Leirerekin.
Jan-edana auzoan
Fiesta den tokitik mugitu gabe, jatekoa eta edatekoa izanen da auzoan berean. Ostiral arratsalde eta gauean, eta larunbatean, Zubi-Ondo taberna irekia egonen da. Larunbat eguerdian eta arratsaldean bajera ere irekiko dute.