Prozesu parte-hartzailea garatzeko, batetik, banakako elkarrizketak egiteari ekin diete; eta bestetik, taldekako ekarpenei tarte egiteko, eztabaida taldeak sortu dituzte. Hala, herritarren ekarpen guztiei tarte egitea izan dute helburu.
Banakako elkarrizketak eta talde eztabaidak uztartuz, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko berdintasun batzordeek plana idazteari ekinen diete. Udarako plana martxan jartzeko asmoa dutenez, buru-belarri ari dira lanean. Planak, besteak beste, generoaren gaineko ikuspuntuak, emakumeen ahalduntzea, parte-hartze sozio-politikoa, emakumeen aurkako indarkeria eta hori kudeaketarako metodologia jorratzen ditu.