V. Goizutrail lasterketa maiatzaren 19an eginen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 16a, 12:28
Mandoegi ingurutik ibilia dira korrikalariak.

10,6 eta 25,2 kilometrotako ibilbideak dituzte aukeran

Bi ibilbide izanen ditu aukeran Goizutrail mendi lasterketaren bosgarren edizioak maiatzaren 19an: bata 10,6 kilometrotakoa; eta bestea 25,2 kilometrotakoa. Herriko plazan hasiko dira bi ibilbideak 09:00etan, Aitasemegi auzora igoko dira korrikalari guztiak xenda estu batetik, 680 metrotara dagoen Eneko Elorriko bizkarrera igoko dira.

 

Ibilbide laburrekoak, Aitasemegi auzotik herrira jautsiko dira Espideko sorotik pasatuz. Luzea aukeratzen dutenek, ordea, Alkainzuriain auzotik Mandoegira (1.045 metro) igo beharko dute. Ondoren Mandoegiko gailurretik jarraituko du ibilbideak harrespilen artean eta bukatzeko berriz ere herriko plazara jautsiko dira.

Izen-ematea

Izen-ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean bezpera arte eta egunean berean plazan ere egin daiteke. Aurretik, ibilbide luzerako 20 euro (15 euro herritarrek) eta 15 euro ibilbide laburrerako (10 euro herritarrek); eta egunean berean, 25 euro ibilbide luzerako (20 euro herritarrek) eta 20 euro laburrerako (15 euro) ordaindu behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun