Apirilaren 14an, esaterako, Saharari eskainitako arratsaldea izan zuten. Bideo emanaldia, argazki erakusketa, melfa saharar jantzien probaketa eta te dastaketa egin zituzten, besteak beste. Horrez gain, Olga Leibar El Watan saharar elkarteko kideak solasaldia eskaini zuen eta kanpamentuetako bizimoduaz eta emakumeen egoeraz hitz egin zuen. Kori saharraren berri ere eman zuen.
Musika tailerra
Apirilaren 21eko goizean, bestalde, Xabier Peroniek musika esperimentalaren inguruko tailerra eskaini zuen Maisuenean. Hamabi neska-mutiko eta guraso batzuk bildu ziren, eta Peroniek musika elektronikoaren inguruko zertzelada batzuk azaldu zizkien bi ordu iraun zuen saioan.
Haurrek soinuak distortsionatzeko hainbat tresna ezagutu eta probatzeko aukera izan zuten eta horrez gain, musika tresnen doinuak eta ahotsak grabatuz, erritmo dibertigarriak sortu zituzten. Tailerra karaoke batekin borobildu zuten.