Leitzako mendizaleek mendi martxa eginen dute apirilaren 28an

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 25a, 07:00
Mendibil Mendi Taldeak, Aurrera elkartearen laguntzaz, antolatu du ibilaldia

Izena emateko azken eguna apirilaren 26a da

Datorren apirilaren 28an, larubatean, Leitzako mendizaleek herritik abiatu eta Areso, Ulizar, Pagozelai eta Gurutzetan barna, Leitza helmuga duen itzulia eginen dute. Bost ordu eta erdi inguruko ibilaldia egiteko 07:30ean abiatuko dira, autobus geltokitik.

Mendibil Mendi Taldeak antolatutako ibilaldira joan nahi dutenek Astiz edo Maimur liburu-dendan edo mendibilaurrera@hotmail.com helbidera idatziz eman beharko dute izena. Izen-emateko epea apirilaren 26an, ostegunean, bukatuko da.

Era berean, antolatzaileek ez dute federatu gabekoei gerta dakien ezbeharren erantzukizuna beraien gain hartuko. Hori horrela, adinez nagusi direnen kasuan, beraiek izanen dira erantzuleak; adinez nagusi ez direnen kasuan, ordea, gurasoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun