Gizarte ekonomian ekitea hizpide izanen dute apirilaren 19an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 17a, 06:25

Basaburuko Ernaizu Kooperatibako kideak, sari bat jasotzen Madrilen.

Basaburuko Ernaizu kooperatibaren esperientzia ezagutuko dute 19:00etatik 21:00etara udaletxean

Apirilaren 19an, ANELen (Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresa) eta Ernaizu Kooperatibaren eskutik gizarte ekonomian ekitea izanen dute hizpide. Besteak beste, Ernaizu Kooperatibak, Basaburuko emakumeek osaturikoak, jatetxe-denda, ostatu eta scape roomaren sorreran eta kudeaketan izaniko esperientzia mahairatuko dute. 19:00etatik 21:00etara bitarte bilduko dira, udaletxean. Izena 617 609328 telefonora deituz edo mendialdea@cederna.es helbidera idatziz eman daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun