Lasterketa laua izan arren, maila handiko berrehun lagun bildu dira Erriberrin, haizea eskasa izan da eta hori dela eta, La Blanca mendatera guztiak oso osorik iritsi dira. Momentu horretan kanpotik etorritako talde sendoek izugarrizko erritmoa jarri dute eta berrogei laguneko taldea iritsi da Erriberriko gaztelu ingurura, hor Iñigo Dorronsoro guztiei aurre hartzen saiatu da, baina lortu ez duen arren 11. postua eskuratu du; txapela eman dion postua.
Besteak beste, Transbidasoa-Inurrieta-Euromaster taldeko Jabier Ariztimuño leitzarra 81., Peio Lizartza leitzarra 83., Iñigo Lizartza leitzarra 84, Juan Jesús Irigaray 112., Txutxin Fernández 125, eta Luziano Mitxelena lesakarra hurrengo taldetxotan helmugaratu dira. Erreka KE taldeko Iñigo Arregi doneztebetarra 93., Jon Marichalar sunbildarra 104. eta Imanol Etxeberria arizkundarra 138. izan dira.