Etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko saio informatiboa izanen dute apirilaren 13an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 12a, 12:39
Etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeari buruzko informazioa eskainiko da.

Ostiralean 18:30ean udaletxean eskainiko du Joakin Ansok, Etxeak Zaharberritzeko Bulegoko langileak

Apirilaren 13an, ostiralean, etxebizitzak eta eraikinak zahaberritzeko saio informatiboa izanen dute, 18:30ean, Goizuetako udaletxean. Joakin Ansok, Etxeak Zaharberritzeko Bulegoko langileak, eskainiko du hitzaldia. Besteak beste, aholkuak, obrak, diru-laguntzak eta baldintzak izanen ditu hizpide.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun