Eskaerak apirilaren 26ra bitarte aurkez daitezke, Leitzako Udaleko Erregistro Orokorrean
Leitzako Udalak, martxoaren 20an eginiko batzarrean, taxi lizentzia bat esleitzeko lehiaketa bidezko deialdia egitea erabaki zuen. Eskaerak apirilaren 26ra bitarte aurkez daitezke, Leitzako Udaleko Erregistro Orokorrean.
Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke, posta bulegoan igorpen-data egiaztatzeko gordekinarekin. Interesdunek baldintzei edo beharrezko agiriei buruko xehetasunak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdian, dituzte eskura.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.