Herri Batzarra eginen dute Goizuetan apirilaren 7an 2018ko udal aurrekontuak aztertzeko

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 4a, 08:30

Larunbat honetan 2018ko aurrekontuak aztertuko dituzte eta hurrengo ostiralean etxebizitzak zaharberritzeaz arituko dira.

Apirilaren 13an, berriz, etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko saio informatiboa izanen dute

Apirilaren 7an, larunbatean, Herri Batzarra eginen dute Goizuetan. 11:00etan elkartuko dira, eskolako jantokian eta 2018ko aurrekontuak eta aurrera begirako erronkak mahairatuko dituzte. 

 

Ez da herritarrek duten hitzordu bakarra. Izan ere, apirilaren 13an, ostiralean, etxebizitzak eta eraikinak zahaberritzeko saio informatiboa izanen dute, 18:30ean, udaletxean. Joakin Ansok, Etxeak Zaharberritzeko Bulegoko langileak, eskainiko du hitzaldia. Besteak beste, aholkuak, obrak, diru-laguntzak eta baldintzak izanen ditu hizpide.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun